miércoles, 17 de junio de 2009

Antzerkia

2009ko ekainaren 9an gure gelan antzerki bat egin genuen: Hamelingo Xirularia. Aurretik entsaio asko egin genituen den dena ondo ateratzeko. Prestatu genuen arropa, dekoratua eta dantza bat. Lau aldiz egin genuen antzerkia: Haur Hezkuntzarako, 5 urtekoentzako 1. eta 2. mailarako 3. eta 4. mailarako eta 5. A mailarako ere. Pertsonaiak hauek izan ziren: Aitak, amak, haurrak, Hamelingo xirularia, alkatea, saguak, eta kontalaria. Lehenengo saioan oso urduri geunden baina errepikatu eta gero lasaiago. Amaitzen genuenean publikoko pertsona bakoitzari urrezko txanpon bat eman genion
(txokolatina bat). Txalo asko eman ziguten denori.

Egileak: Pedro eta Nati.

1 comentario:

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.